2019(e)ko apirilaren 17(a), asteazkena

2019(e)ko apirilaren 16(a), asteartea

2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

2019(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

ARRAUTZATIK OILORA III

Kolesterolik gabeko arrautza berdeak.
Pasatu dira egun batzuk inkubadorarekin bigarren saiakera abian jarri genuenetik. Badakizue lehen saiakeran ez genuela txitarik izan eskolan, baina saiatuz egiten denez bidea hortan dihardugu. Ikasteko bide horretan urratsak emanaz goaz egun hauetan ere. Alde batetik, hegaztien inguruko gauzak ikasten eta bestetik espero ditugun txitei ongietorria prestatzen.

Arbelera bidean.

Ikusi eta ikasi ditugun gauzak asko izan dira.  Mairuk saia edo putrearen burezurra ekarri zuen. Arrautza berde batzuk ere ekarri zituen Maialenek, kolesterolik ez zeukatela esan zigun. Eta Maria Deliak azaldu zigun zer zen kolesterola. Eta orain koltsulta ere daukagunez eskolan, analisiak egiten aritu gara.

Ba al dago txitorik?
Eta noski, txiten etorrerarekin ere urduri gaude. Etxea egin diegu jada, kartoizko kutxa handiekin egin dugu etxea. Lanpara bat ere ipini dugu, txitoak bero-bero egon daitezen. Arbelera joan ginen asteazkenean, Irati eta Jonek harrera goxoa egin ziguten. Txitentzako pentsua eskatu genien eta eman ziguten. Hala ere, bertan kalabazin haziak erosteko ere probestu genuen. Eta gainera, Arbelekoek hasi pilo bat gehiago oparitu zizkiguten; tomatearenak, letxugarenak, loreenak...

Martxoaren 20an jaioko direla uste dugu. Eukenen bisita ere izan dugu berriro aste honetan. Lehen Pedrorekin egin genuen bezala, Eukenekin ere liternaren bidez txitak ikusten saiatu ginen, eta oraingo honetan ikusi dugu zerbait. Beraz, zain zain gelditzen gara, ea jai egun hauen ostean eskolara itzuli eta txitek ongietorri ematen diguten.

Bien bitartean hemen argazki batzuk.





2019(e)ko martxoaren 5(a), asteartea

ARRAUTZATIK OILORA II

Zientziaren munduan, jakin badakigu, esperimentatu egin behar dela gauzak ikasi ahal izateko. Eta hortan jardun gara gu ere esperimentatzen, baina lehengo frogak ez digu emaitza onik ekarri. Eta noski, pilo bat ikasi dugu guzti honetatik.

Otsailaren 26an ziren jaiotzekoak gure txitatxoak, baina ez ziren jaio. Izan ere, aitita Pedrok eta beste zenbait pertsonak esan ziguten bezala, arrautzei oiloak lokatzen denean egunero buelta ematen diela. Guk uste genuen gure inkubadorak ematen ziela buelta eta pozik geunden hori sinestuta.

Euken etorri zen ordea eskolara eta gure usteak erdi ustel! Eukenek ongi esan zigun, inkubadorak emango ziela buelta arrautzei. Kontua da, guk bi akats egin genituela. Alde batetik, inkubadora montatzerakoan tapa alderantziz jarri genuen. Eta bestetik, arrautzak inkubadoran sartzerakoan ez genien posizio egokia eman. Gauzak horrela, gure esperimentua ez zen ongi atera, eta beraz, otsailaren 26an ez genuen txitorik izan zientzia gunean.

Zientzilariek ordea, badakite pazientzia izaten, badakite lehengoan zerbait ez bada irteten berriro ere saiatu beharra dagoela. Saiatu eta saiatu egin beharra dagoela. Eta guk ere horretan dihardugu. Beraz, Eukeni berriro laguntza eskatu diogu, egutegi berri bat egin dugu, arrautza berriak ekarri ditugu eta oraingoan ongi ipini ditugu inkubadoran. Gainera, markatxo bat ere egin dugu, inkubadorak buelta ematen diela egiaztatzeko. Eta hasi gara berriro ere bi egunetik behin ura botatzen behar den zulotxotik. Ea oraingo honetan arrautzetatik oiloak irteten diren. Bitartean, hona hemen beste irudi batzuk:

Argazkiak inkubadora prestatzen



2019(e)ko otsailaren 14(a), osteguna

BULBOAK III

Badoaz egunak aurrera 2019an ere, eta eskolako txikienek aldaketak somatzen dituzte, egunetik egunera, beraiek landatutako bulboetan. 2018ko azaroan landatu genituen bulboak, eta urtarrilean erakutsi genizuen nola hasi ziren batzuek.
 Badaude egunero lorea irteteko zain dauden umeak, bestea batzuek ordea noizbehinka begiratzen dute. Argi dagoena da, haurrei, ilusio asko egiten diela konturatzeak, beraiek landatutako kipula itxurako gauza hartatik, lore politak irtetzen ari direla.
Eta irudi batek hitzek baino gehiago balio dutenez batzuetan, hemen azken astean ateratako loreen argazkiak. Ea gustatzen zaizkizuen!



Barruan

Lehioan

Lehioan

Lehioan

Barruan

2019(e)ko otsailaren 13(a), asteazkena

ARRAUTZATIK OILORA

Zientzia eta esperimentazioaren gunea bizi bizia da gure eskolan, baina oraingo honetan esku artean daukaguna bai dela bizia, benetan!
Otsailaren hasieran, inkubadora bat utzi zigun eskolarako Euken-ek. Oilarrarekin batera egondako bi dozena arrautza ere oparitu zizkiguten Irati eta bere familiak, eta egunero mimatzen gabiltza arrautzok.
Haurrek ongi ikasi dute bi egunetik behin inkubadoran ura bota behar dela, horretarako laguntzale primerakoa izan dugu, amona Gregori.
5 urtekoek egutegi dotorea egin dute, arrautza barrutik nola garatuko den irudi eta guzti. Zuzenean ezin baitugu ikusi arrautza barruan gertatzen dena.
Badoaz egunak aurrera, eta haurrek gauza ezberdinak ekarri dizkigute; gurasoen liburuak, amonaren edota aitonaren hegaztien lumak, origamizko txoriak...
Hona hemen irudi batzuk, haurrak gaia nola lantzen duten ikusteko:


2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

ORIGAMI

Atzo ikasi genuen hitz hau, Origami. Ur eta Xuneren ama, Libe, etorri zen papiroflexiaren artea erakustera eskolara, papiroflexia edo origamia.




Papera doblatuz irudi harrigarriak sor daitezkeela erakutsi zigun. Berak orain dela gutxi hasi omen du mundu honetako bidean, baina oso aberasgarria egin omen zaio.
Izan ere, origamiaren artea Japonetik dator eta denbora-pasa soila baino gehiago da. Matematikak ikasteko ere balio duela aipatu zigun atzo Libek, baina jakin dugu, baita ere, errehabilitazio mediku eta psikologikorako ere lanabes gisa erabili izan dela.

Libek liburutxo bat dauka arte honen ingurukoa eta paper polit pilo bat. Liburu horretako irudiak irakurriz, papera nola tolestu asmatu eta animaliatxo politak egiteko gaitasuna erakutsi zigun. Benetan harrigarria, minutu pare batean ahatxetxo polit bat geneukan esku artean!



Haurrak txunditurik egon ziren begira, nola orri karratu batetik ahateak, baleak, igelak, indioilarrak... atera daitezkeen.




Mila esker zure esku trebezia erakusteagatik, saiatuko gara gu ere origamiaren munduan sartzen!

2019(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea

BULBOAK II

Azaroan argitaratutako post batean azaldu genizuen bulboak landantzen aritu ginela. Haur batzuek hasieran tipulak zirela uste zuten arren, bulboetatik lore ederrak irtengo direla azaldu genien. Prozesua aurrera doa eta haurrak ere konturatu dira, beraiek lurpean sartutako hartatik badatorrela zerbait.

Lorontzi ezberdinetan sartu genituen bulboak eta batzuetan azkarrako aterako direla iruditu zaie orain. Egunetik egunera begiratzen joango gara eta emango dizuegu gure landarren berri, ea benetan lore politak ikusteko aukera dugun, ea landatutako guztiak irteten diren...                                                    




URAREKIN ESPERIMENTATZEN



Espazioen antolaketa berriarekin hasi ginenetik, gune bakoitzean aldaketak egiten ditugu denboratxo bat pasatzen denean. Abenduko hiru asteetan zientziari dagokionez, haurrei oso erakargarri egin zaien gunea izan dute eskura. 

Haur batzuei noski beste batzuei baino gehiago gustatzen zaie, igarri da hori beraien etorrera kopuruan. Agian kimikariak irtengo dira hemendik edota iturginak, ez dakigu ziur; argi daukaguna da urarekin jolasten/esperimentatzen, oso gustura aritu direla.










 Eta zer ikasi dute gune horreetan? 
Trasbaseak egin dituzte, uretan material batzuek flotatu egiten dutela eta beste batzuek ez ikusi dute, koloranteen bidez kolore nahasteekin kolore berriak sortu dituzte, xiringak erabiltzen ikasi dute, saioadietako ura neurtu dute, tanta-kontagailua erabiltzen ikasi dute, trapuarekin mahaia lehortzen, fregona pasatzen, arau berriak errespetatzen...

Eta dioten bezela irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenez, guzti hori egiaztatzeko argazki eta bideoak atera ditugu. Klikatu eta disfrutatu!!