2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

ORIGAMI

Atzo ikasi genuen hitz hau, Origami. Ur eta Xuneren ama, Libe, etorri zen papiroflexiaren artea erakustera eskolara, papiroflexia edo origamia.




Papera doblatuz irudi harrigarriak sor daitezkeela erakutsi zigun. Berak orain dela gutxi hasi omen du mundu honetako bidean, baina oso aberasgarria egin omen zaio.
Izan ere, origamiaren artea Japonetik dator eta denbora-pasa soila baino gehiago da. Matematikak ikasteko ere balio duela aipatu zigun atzo Libek, baina jakin dugu, baita ere, errehabilitazio mediku eta psikologikorako ere lanabes gisa erabili izan dela.

Libek liburutxo bat dauka arte honen ingurukoa eta paper polit pilo bat. Liburu horretako irudiak irakurriz, papera nola tolestu asmatu eta animaliatxo politak egiteko gaitasuna erakutsi zigun. Benetan harrigarria, minutu pare batean ahatxetxo polit bat geneukan esku artean!



Haurrak txunditurik egon ziren begira, nola orri karratu batetik ahateak, baleak, igelak, indioilarrak... atera daitezkeen.




Mila esker zure esku trebezia erakusteagatik, saiatuko gara gu ere origamiaren munduan sartzen!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina