koloreak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
koloreak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko urtarrilaren 20(a), asteazkena

HH2 URTEKO UMEAK ESPERIMENTATZEN...

Urte berriarekin batera, HH2 urteko umeak esperientzia berriak aurrera eramaten jarri ditugu. Horretarako, UNIBERTSO gelan haiek esperimentatzeko aukera eman diegu... 

ZEINEN ONGI PASATU DUTEN!! 

Ikusi, ikusi...












Hurrengo astean gehiago izango dugu kontatzeko... ADI EGON!!



2019(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea

URAREKIN ESPERIMENTATZEN



Espazioen antolaketa berriarekin hasi ginenetik, gune bakoitzean aldaketak egiten ditugu denboratxo bat pasatzen denean. Abenduko hiru asteetan zientziari dagokionez, haurrei oso erakargarri egin zaien gunea izan dute eskura. 

Haur batzuei noski beste batzuei baino gehiago gustatzen zaie, igarri da hori beraien etorrera kopuruan. Agian kimikariak irtengo dira hemendik edota iturginak, ez dakigu ziur; argi daukaguna da urarekin jolasten/esperimentatzen, oso gustura aritu direla.










 Eta zer ikasi dute gune horreetan? 
Trasbaseak egin dituzte, uretan material batzuek flotatu egiten dutela eta beste batzuek ez ikusi dute, koloranteen bidez kolore nahasteekin kolore berriak sortu dituzte, xiringak erabiltzen ikasi dute, saioadietako ura neurtu dute, tanta-kontagailua erabiltzen ikasi dute, trapuarekin mahaia lehortzen, fregona pasatzen, arau berriak errespetatzen...

Eta dioten bezela irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenez, guzti hori egiaztatzeko argazki eta bideoak atera ditugu. Klikatu eta disfrutatu!!