2019(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

ARRAUTZATIK OILORA III

Kolesterolik gabeko arrautza berdeak.
Pasatu dira egun batzuk inkubadorarekin bigarren saiakera abian jarri genuenetik. Badakizue lehen saiakeran ez genuela txitarik izan eskolan, baina saiatuz egiten denez bidea hortan dihardugu. Ikasteko bide horretan urratsak emanaz goaz egun hauetan ere. Alde batetik, hegaztien inguruko gauzak ikasten eta bestetik espero ditugun txitei ongietorria prestatzen.

Arbelera bidean.

Ikusi eta ikasi ditugun gauzak asko izan dira.  Mairuk saia edo putrearen burezurra ekarri zuen. Arrautza berde batzuk ere ekarri zituen Maialenek, kolesterolik ez zeukatela esan zigun. Eta Maria Deliak azaldu zigun zer zen kolesterola. Eta orain koltsulta ere daukagunez eskolan, analisiak egiten aritu gara.

Ba al dago txitorik?
Eta noski, txiten etorrerarekin ere urduri gaude. Etxea egin diegu jada, kartoizko kutxa handiekin egin dugu etxea. Lanpara bat ere ipini dugu, txitoak bero-bero egon daitezen. Arbelera joan ginen asteazkenean, Irati eta Jonek harrera goxoa egin ziguten. Txitentzako pentsua eskatu genien eta eman ziguten. Hala ere, bertan kalabazin haziak erosteko ere probestu genuen. Eta gainera, Arbelekoek hasi pilo bat gehiago oparitu zizkiguten; tomatearenak, letxugarenak, loreenak...

Martxoaren 20an jaioko direla uste dugu. Eukenen bisita ere izan dugu berriro aste honetan. Lehen Pedrorekin egin genuen bezala, Eukenekin ere liternaren bidez txitak ikusten saiatu ginen, eta oraingo honetan ikusi dugu zerbait. Beraz, zain zain gelditzen gara, ea jai egun hauen ostean eskolara itzuli eta txitek ongietorri ematen diguten.

Bien bitartean hemen argazki batzuk.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina