2019(e)ko martxoaren 5(a), asteartea

ARRAUTZATIK OILORA II

Zientziaren munduan, jakin badakigu, esperimentatu egin behar dela gauzak ikasi ahal izateko. Eta hortan jardun gara gu ere esperimentatzen, baina lehengo frogak ez digu emaitza onik ekarri. Eta noski, pilo bat ikasi dugu guzti honetatik.

Otsailaren 26an ziren jaiotzekoak gure txitatxoak, baina ez ziren jaio. Izan ere, aitita Pedrok eta beste zenbait pertsonak esan ziguten bezala, arrautzei oiloak lokatzen denean egunero buelta ematen diela. Guk uste genuen gure inkubadorak ematen ziela buelta eta pozik geunden hori sinestuta.

Euken etorri zen ordea eskolara eta gure usteak erdi ustel! Eukenek ongi esan zigun, inkubadorak emango ziela buelta arrautzei. Kontua da, guk bi akats egin genituela. Alde batetik, inkubadora montatzerakoan tapa alderantziz jarri genuen. Eta bestetik, arrautzak inkubadoran sartzerakoan ez genien posizio egokia eman. Gauzak horrela, gure esperimentua ez zen ongi atera, eta beraz, otsailaren 26an ez genuen txitorik izan zientzia gunean.

Zientzilariek ordea, badakite pazientzia izaten, badakite lehengoan zerbait ez bada irteten berriro ere saiatu beharra dagoela. Saiatu eta saiatu egin beharra dagoela. Eta guk ere horretan dihardugu. Beraz, Eukeni berriro laguntza eskatu diogu, egutegi berri bat egin dugu, arrautza berriak ekarri ditugu eta oraingoan ongi ipini ditugu inkubadoran. Gainera, markatxo bat ere egin dugu, inkubadorak buelta ematen diela egiaztatzeko. Eta hasi gara berriro ere bi egunetik behin ura botatzen behar den zulotxotik. Ea oraingo honetan arrautzetatik oiloak irteten diren. Bitartean, hona hemen beste irudi batzuk:

Argazkiak inkubadora prestatzen



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina