proiektua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
proiektua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

DINOSAURIOEN ARRAUTZAK

Kaixo familiak!!

Zer moduz? Azken aste hauetan dinosaurioen proiektua lantzen ari gara eta, ikusi duzuenez, gelan arrautzak egin ditugu haurrek planteatutako galdera bat erantzuteko:

Nola jaiotzen dira dinosaurioak??


  Hori dela eta, gelan dinosaurioen arrautzak egitea erabaki dugu: 







Etxean animatu eta hurrengo pausuak jarraitu:





2020(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

OSTADAR ZIRKUA!

 Kaixo lagunok! Zer moduz?


Ikasturte berriarekin batera, blog-a berriro ere martxan da, eta zer hobeto hasteko geure proiektua kontatzea baino?


Duela hilabete inguru, Arrasaten, “Gure Zirkua” egon zen. Eta, imagina dezakezuenez, eskolako haur asko eta asko bertaratu ginen.




ZEINEN IKUSKIZUN POLITA!!

 

Asko gustatu zitzaigunez, eskolan Zirku bat montatzea proposatu genien irakasleei, eta proiektu berria jarri genuen martxan: Aramaioko eskolako zirkua!


         

                 


Gainera, gure gela eta eskola apaintzea ere okurritu zitzaigun, horrela ikasle eta irakasle guztiek jakingo dute zeinen proiektu polita garatzen gauden. 


  



Ondoren, tailerra desberdinak egin ditugu: malabarrak, pailazoaren sudurra…


Eta, ikasleon sorpresarako, ANE eta MARIJO irakasleek kriston oparia egin ziguten eta itzal beltzekin zirku bidaiari baten istorioa kontatu ziguten….


  


Hain geunden txundituta..... Eta, noski, geuk ere probatzeko aukera izan genuen… ZEINEN DIBERTIGARRIA!!




Eta, beste sorpresa bat: GURASO ARTISTAK!! Hiru ikasleren gurasoak etorri ziren eta zirkuko ikuskizun bat prestatu ziguten….




Eta gero frogatzeko aukera ere eman ziguten… ZEINEN ZAILA eta DIBERTIGARRIA!!!

  

Ikaskuntza guzti hauei esker, amaitzeko, OSTADAR taldekoek TXORIMALO taldekoei zirkuko ikuskizun bat prestatu diete!

 

ZELAKO ARTISTAK DITUGUN ARAMAION!!!!



  




MILA ESKER “GURE ZIRKUA”

PROIEKTU HAU EGITEKO IDEIA EMATEAGATIK!

Egoera hau pasatzen denean zeuen bisita jasotzeko irrikitan gaude… 


2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

4 urtekoak





Proiekturako ekarritako liburuak
Aurrekoan aipatu genuen 4 urteko ikasleak ETXEA izeneko proiektuarekin lanean hasi zirela. Horretarako familien parte hartzea ezinbestekoa izan da. Etxe bakoitzetik ahal izan dutena ekarri dute, eta horrela, denon artean ikastean ari gara. Hasteko, haur batzuek beraien etxeko argazkiak ekarri dituzte. Eta azaldu digute beraien etxea nolakoa den barrutik eta kanpotik. Kontau dugu zenbat komun eta logela dauzkaten etxean, igogailurik duten edo ez, baserrian bizi diren edo kalean... Bestalde, liburuak ere ekarri dituzte kontsultarako edo jolasteko; etxeko liburuak nahiz liburutegikoak ekarri dituzte, informazio ugari atera dugu horietatik ere. Eta beti geneuzkan eskura, uneoro kontsultatzeko.





Ikasleetako batek azaldu zigun, berak bi etxe dauzkala. Bat hemen Aramaion dagoela beti eta bestea nahi dute lekura eramaten dutela. Horrela ikasi genuen autokarabana bat zer den, eta baita ere, mugi daitezkeen etxeak daudela. Orduan, kanpin denda bat muntatzen eta desmuntatzen ere ikasi genuen. Egia esan batzuek aurretik ere eginda zuten lan hori eta denok batera barrura sartzea izan zen dibertigarriena. Ez duzuela sinisten? Ikusi irudiak orduan!


Gela barruan ezin da lurrera sartu kanpin denda
Txandaka lanean kanpin denda ongi katiatu arte.

Sartu gara gure etxe mugikorrera.


2018(e)ko urriaren 15(a), astelehena

ETXEA proiektua



4 urteko gelakoak hasi dira proiektuka ikasten. Gelako guztien artean aukeratu zuten proiektuaren gai nagusia. Proposamenak bota zituzten eta gehien gustatzu zitzaien gaia ETXEA izan zen.
Hasi gara beraz gaia lantzen, liburu eta argazkiak ekarri dituzte gelara Marrazkiak ere margotu ditugu. Eta jolas kanta bat ere egin dugu, etxetxo batena. Hau da erabili dugun kanta-jolasa.




Espero dugu zuen gustokoa izatea!