2021(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

LANDATZERA JOAN GARA

 Egunon! 

Aurreko astean, udaletxetik, mezu bat jaso genuen gure laguntza eskatuz. 

Hementxe bertan, eskolako parkearen ondoan, landare batzuk jarri nahi zituzten eta laguntzaileak behar zituztela azaldu ziguten. Beraz, OSTADAR taldeko ikasleak gure laguntza eskaintzera joan ginen!


Heldu ginenean, zein landare jarriko genituen esan ziguten eta, ondoren, Aroak eta Iñakik landareak nola jarri behar genituen azaldu ziguten...



Gu, adi adi entzun ondoren, PENTSAMENDUAK deituriko landareak landatzen hasi ginen...

         



            





Zeinen lan fina egin genuen eta zenbat ikasi genuen!

Orain denon ardura da landatutakoak zaintzea,
natura zaintzea eta zikinkeririk ez botatzea!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina