2021(e)ko urtarrilakren 18(a), astelehena

GABONAK HELDU ZIRENEKOA...

 URTE BERRI ON!!


2021 urte berria hasi dugu eta berriro ere hemen gaude, gure blogarekin aurrera egiten! 


2020ko abenduaren 21ean, gure eskolara Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren...



zeinen sorpresa polita eman ziguten! 


Haiekin hizketan egon ondoren, kontatu ziguten aurten COVID-a dela eta distantzia soziala mantendu behar genuela eta horren ondorioz muxuak eta besarkadak ematea ezinezkoa izango zitzaigula. Hala ere, 2020 urtean zehar izandako balentiagatik eta gure jarrera arduratsuagatik Olentzerok eta Domingik opariak ekarri zizkiguten: jolasak, ipuinak, kaplak...







Oporretatik bueltan hauekin jolasten eta hauetaz disfrutatzen hasi gara, eta hementxe argazki batzuk publikatzea erabaki dugu Olentzerok eta Mari Domingik ikus dezaten zeinen opari bikainak egin zizkiguten...






MILA ESKER OLENTZERO ETA MARI DOMINGI!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina