2019(e)ko otsailaren 14(a), osteguna

BULBOAK III

Badoaz egunak aurrera 2019an ere, eta eskolako txikienek aldaketak somatzen dituzte, egunetik egunera, beraiek landatutako bulboetan. 2018ko azaroan landatu genituen bulboak, eta urtarrilean erakutsi genizuen nola hasi ziren batzuek.
 Badaude egunero lorea irteteko zain dauden umeak, bestea batzuek ordea noizbehinka begiratzen dute. Argi dagoena da, haurrei, ilusio asko egiten diela konturatzeak, beraiek landatutako kipula itxurako gauza hartatik, lore politak irtetzen ari direla.
Eta irudi batek hitzek baino gehiago balio dutenez batzuetan, hemen azken astean ateratako loreen argazkiak. Ea gustatzen zaizkizuen!



Barruan

Lehioan

Lehioan

Lehioan

Barruan

2019(e)ko otsailaren 13(a), asteazkena

ARRAUTZATIK OILORA

Zientzia eta esperimentazioaren gunea bizi bizia da gure eskolan, baina oraingo honetan esku artean daukaguna bai dela bizia, benetan!
Otsailaren hasieran, inkubadora bat utzi zigun eskolarako Euken-ek. Oilarrarekin batera egondako bi dozena arrautza ere oparitu zizkiguten Irati eta bere familiak, eta egunero mimatzen gabiltza arrautzok.
Haurrek ongi ikasi dute bi egunetik behin inkubadoran ura bota behar dela, horretarako laguntzale primerakoa izan dugu, amona Gregori.
5 urtekoek egutegi dotorea egin dute, arrautza barrutik nola garatuko den irudi eta guzti. Zuzenean ezin baitugu ikusi arrautza barruan gertatzen dena.
Badoaz egunak aurrera, eta haurrek gauza ezberdinak ekarri dizkigute; gurasoen liburuak, amonaren edota aitonaren hegaztien lumak, origamizko txoriak...
Hona hemen irudi batzuk, haurrak gaia nola lantzen duten ikusteko:


2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

ORIGAMI

Atzo ikasi genuen hitz hau, Origami. Ur eta Xuneren ama, Libe, etorri zen papiroflexiaren artea erakustera eskolara, papiroflexia edo origamia.




Papera doblatuz irudi harrigarriak sor daitezkeela erakutsi zigun. Berak orain dela gutxi hasi omen du mundu honetako bidean, baina oso aberasgarria egin omen zaio.
Izan ere, origamiaren artea Japonetik dator eta denbora-pasa soila baino gehiago da. Matematikak ikasteko ere balio duela aipatu zigun atzo Libek, baina jakin dugu, baita ere, errehabilitazio mediku eta psikologikorako ere lanabes gisa erabili izan dela.

Libek liburutxo bat dauka arte honen ingurukoa eta paper polit pilo bat. Liburu horretako irudiak irakurriz, papera nola tolestu asmatu eta animaliatxo politak egiteko gaitasuna erakutsi zigun. Benetan harrigarria, minutu pare batean ahatxetxo polit bat geneukan esku artean!



Haurrak txunditurik egon ziren begira, nola orri karratu batetik ahateak, baleak, igelak, indioilarrak... atera daitezkeen.




Mila esker zure esku trebezia erakusteagatik, saiatuko gara gu ere origamiaren munduan sartzen!