2019(e)ko ekainaren 20(a), osteguna
2019(e)ko ekainaren 19(a), asteazkena
2019(e)ko apirilaren 17(a), asteazkena
2019(e)ko apirilaren 16(a), asteartea
ARAMAIXOKO KONDAIRAK ENTZUTEN
AMILENA elkarteko Libek makina bat kondaira kontatu zizkigun Apirilak 16an, Andra Marira gindoazela.
2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala
2019(e)ko martxoaren 15(a), ostirala
ARRAUTZATIK OILORA III
![]() |
| Kolesterolik gabeko arrautza berdeak. |
![]() |
| Arbelera bidean. |
Ikusi eta ikasi ditugun gauzak asko izan dira. Mairuk saia edo putrearen burezurra ekarri zuen. Arrautza berde batzuk ere ekarri zituen Maialenek, kolesterolik ez zeukatela esan zigun. Eta Maria Deliak azaldu zigun zer zen kolesterola. Eta orain koltsulta ere daukagunez eskolan, analisiak egiten aritu gara.
![]() |
| Ba al dago txitorik? |
Martxoaren 20an jaioko direla uste dugu. Eukenen bisita ere izan dugu berriro aste honetan. Lehen Pedrorekin egin genuen bezala, Eukenekin ere liternaren bidez txitak ikusten saiatu ginen, eta oraingo honetan ikusi dugu zerbait. Beraz, zain zain gelditzen gara, ea jai egun hauen ostean eskolara itzuli eta txitek ongietorri ematen diguten.
Bien bitartean hemen argazki batzuk.
Etiketak:
2 urtekoak,
2018-2019 ikasturtea,
3 urtekoak,
4 urtekoak,
5 urtekoak,
esperimentazioa,
Haur Hezkuntza,
ikasten,
ingurumena,
komunitatea,
zientzia
2019(e)ko martxoaren 5(a), asteartea
ARRAUTZATIK OILORA II
Zientziaren munduan, jakin badakigu, esperimentatu egin behar dela gauzak ikasi ahal izateko. Eta hortan jardun gara gu ere esperimentatzen, baina lehengo frogak ez digu emaitza onik ekarri. Eta noski, pilo bat ikasi dugu guzti honetatik.
Otsailaren 26an ziren jaiotzekoak gure txitatxoak, baina ez ziren jaio. Izan ere, aitita Pedrok eta beste zenbait pertsonak esan ziguten bezala, arrautzei oiloak lokatzen denean egunero buelta ematen diela. Guk uste genuen gure inkubadorak ematen ziela buelta eta pozik geunden hori sinestuta.
Euken etorri zen ordea eskolara eta gure usteak erdi ustel! Eukenek ongi esan zigun, inkubadorak emango ziela buelta arrautzei. Kontua da, guk bi akats egin genituela. Alde batetik, inkubadora montatzerakoan tapa alderantziz jarri genuen. Eta bestetik, arrautzak inkubadoran sartzerakoan ez genien posizio egokia eman. Gauzak horrela, gure esperimentua ez zen ongi atera, eta beraz, otsailaren 26an ez genuen txitorik izan zientzia gunean.
Zientzilariek ordea, badakite pazientzia izaten, badakite lehengoan zerbait ez bada irteten berriro ere saiatu beharra dagoela. Saiatu eta saiatu egin beharra dagoela. Eta guk ere horretan dihardugu. Beraz, Eukeni berriro laguntza eskatu diogu, egutegi berri bat egin dugu, arrautza berriak ekarri ditugu eta oraingoan ongi ipini ditugu inkubadoran. Gainera, markatxo bat ere egin dugu, inkubadorak buelta ematen diela egiaztatzeko. Eta hasi gara berriro ere bi egunetik behin ura botatzen behar den zulotxotik. Ea oraingo honetan arrautzetatik oiloak irteten diren. Bitartean, hona hemen beste irudi batzuk:

Argazkiak inkubadora prestatzen
Etiketak:
2 urtekoak,
2018-2019 ikasturtea,
3 urtekoak,
4 urtekoak,
5 urtekoak,
esperimentazioa,
Haur Hezkuntza,
ikasten,
ingurumena,
zientzia
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)